Lurretik hurbilago zelaialden

Ekaina 17, 2022

Lurretik hurbilago zelaialden

Aldaketa-garaia bizi dugu. Aldaketa konstante bihurtu da gure bizitzan. Urte askoan jendeak hainbat arrazoirengatik hiri handienetara bizitzera joatea erabakitzen bazuen ere, iritsi gara hori hain argi ez dagoen une batera…

2022ko udaberriarekin batera, GRUPO EIBARREK Markina-Xemeinen asko itxarondako proiektu bat jarri du salgai. Herri lasaia eta kalitate oneneko eta egungo bizimodura egokitutako etxebizitza-proiektua, baina egunero zoriontsu egiten gaituena ahaztu gabe. Berdera itzultzeko Zelaialden egin dugun apustuak harrera ona izan du. Asko pozten gaitu gure bizilagunek herriak eskaintzen duen bizimodu lasaiaren eta Zelaialdek eskaintzen duen arkitektura berritu horren alde egiten jarraitzeak.

Zehazki, sustapen berri honetan etxebizitza berezi bat nabarmendu nahi dugu, gutxi batzuentzat erreserbatua: beheko solairua. “Lurretik” hurbilen dagoena. Etxe indibidual batean mendian bizitzearen barne-sentsazioa, bizilagunen konpainiaren abantailekin.

Etxebizitza honetan bi fatxadetan terraza duzu; beraz, eguzkiaz gozatu ahal izango duzu egun osoan kanpoan eserita, liburu on batekin. Bai egongelak bai logelek terrazaren batera dute irteera.

Logelek 10 m2 baino gehiago dituzte, eta nagusiak, bainugelarekin, 15 baino gehiago eta ia 5 metroko armairu erraldoia.

Egongela oso zabala da eta terrazara irteten den leihate handi bat dauka. Grupo Eibarren egongela sukaldearekin bat egiteko aukera duzu, familiako bizikidetzan gozamen handiko gunea sortuz. Leihate handiarekin espazio horrek bat egiten du terrazarekin eta lorategiarekin, eta beheko solairuek bakarrik gozatzen dute horretaz.

Ia 40 m2-ko lorategia, zuretzat bakarrik, eguzkia hartzeko, zure txakurrarekin jolasteko edo baratze txiki bat jartzeko eta nekazaritza ekologikoaz gozatzeko.

Zelaialde eremu berde eta lasai batean dago, Urko ibaiaren parean, eta etxebizitza honetatik zure sarrera pribatuaz goza dezakezu, urbanizazioa inguratzen duen pasealekutik. Aparteko erosotasuna zure seme-alabek etxetik zuzenean atera ahal izateko zelaira jolastera eta naturaz gozatzera. Jatorrira itzularazten zaituen bizimodua… BERRIRO ERE BERDEA.

Hau guztia irakurri ondoren, ezin duzu ukatu beheko solairuan bizitzeak abantaila asko dituela, eta gainera 250.000 €-tik hasita egin ahal izango duzu (BEZa gabe).

Markina Xemeingo (Okerra kalea 2) gure bulegotik pasatzera, eta GRUPO EIBARREN produktu handi honen abantaila gehiago ezagutzera animatzen zaituztegu. T.: 630 248 383

0 komentario

Komentario bat idatzi

Your email address will not be published. Beharrezko eremuak markatuta daude *

Aktiboak

Oñati | Bizieder

Deba | ItsasBegi 3 (Koral)

Deba | ItsasBegi 3 (Urdin)

San Vicente de la Barquera | Residencial Veraqua

Laredo | Veraqua Laredo

Fuerteventura | Coral Collection Corralejo

Basauri | Plaza Bitarte·3

Bergara | GURE Lorentxoko

Markina-Xemein | ZelaiAlde
Azkoitia | IzarJai Bizigunea
ELGOIBAR | Etxegain IK11
Eibar| Estaziño
Bilbao | Olamets
Durango | Durangunea Parkean
Elgoibar | Etxegain
Gorliz | Amets bizigunea
Deba | Tasadas Elizburu
Durango | Durangunea tasatuak

Hurrengo proiektuak

GRUPO EIBAR taldearen promozio guztiak etorkizun hurbilean.

Katalogoak

Deskargatu GRUPO EIBAR taldearen promozioen katalogoak.

Deituko dizugu?

    Grupo Eibar
    Privacy Overview

    This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.