Más cerca de la tierra en zelaialde
Aldaketa-garaia bizi dugu. Aldaketa konstante bihurtu da gure bizitzan. Urte askoan jendeak hainbat arrazoirengatik hiri handienetara bizitzera joatea erabakitzen bazuen ere, iritsi gara hori hain argi ez dagoen une batera…
2022ko udaberriarekin batera, GRUPO EIBARREK Markina-Xemeinen asko itxarondako proiektu bat jarri du salgai. Herri lasaia eta kalitate oneneko eta egungo bizimodura egokitutako etxebizitza-proiektua, baina egunero zoriontsu egiten gaituena ahaztu gabe. Berdera itzultzeko Zelaialden egin dugun apustuak harrera ona izan du. Asko pozten gaitu gure bizilagunek herriak eskaintzen duen bizimodu lasaiaren eta Zelaialdek eskaintzen duen arkitektura berritu horren alde egiten jarraitzeak.
Zehazki, sustapen berri honetan etxebizitza berezi bat nabarmendu nahi dugu, gutxi batzuentzat erreserbatua: beheko solairua. “Lurretik” hurbilen dagoena. Etxe indibidual batean mendian bizitzearen barne-sentsazioa, bizilagunen konpainiaren abantailekin.
Etxebizitza honetan bi fatxadetan terraza duzu; beraz, eguzkiaz gozatu ahal izango duzu egun osoan kanpoan eserita, liburu on batekin. Bai egongelak bai logelek terrazaren batera dute irteera.
Logelek 10 m2 baino gehiago dituzte, eta nagusiak, bainugelarekin, 15 baino gehiago eta ia 5 metroko armairu erraldoia.
Egongela oso zabala da eta terrazara irteten den leihate handi bat dauka. Grupo Eibarren egongela sukaldearekin bat egiteko aukera duzu, familiako bizikidetzan gozamen handiko gunea sortuz. Leihate handiarekin espazio horrek bat egiten du terrazarekin eta lorategiarekin, eta beheko solairuek bakarrik gozatzen dute horretaz.
Ia 40 m2-ko lorategia, zuretzat bakarrik, eguzkia hartzeko, zure txakurrarekin jolasteko edo baratze txiki bat jartzeko eta nekazaritza ekologikoaz gozatzeko.
Zelaialde eremu berde eta lasai batean dago, Urko ibaiaren parean, eta etxebizitza honetatik zure sarrera pribatuaz goza dezakezu, urbanizazioa inguratzen duen pasealekutik. Aparteko erosotasuna zure seme-alabek etxetik zuzenean atera ahal izateko zelaira jolastera eta naturaz gozatzera. Jatorrira itzularazten zaituen bizimodua… BERRIRO ERE BERDEA.
Hau guztia irakurri ondoren, ezin duzu ukatu beheko solairuan bizitzeak abantaila asko dituela, eta gainera 250.000 €-tik hasita egin ahal izango duzu (BEZa gabe).
Markina Xemeingo (Okerra kalea 2) gure bulegotik pasatzera, eta GRUPO EIBARREN produktu handi honen abantaila gehiago ezagutzera animatzen zaituztegu. T.: 630 248 383
Add comment