Grupo Eibar-en harro gaude joan den abenduaren 18an Basaurin egin zen Bertako Atletismo Egokituko Klubak – Javi Conde (gaitasun desberdinak dituzten kirolarientzako egokitutako atletismo-kluba) antolatutako lasterketan parte hartu izanaz. Lasterketa horren helburua, batetik, Joko Paralinpiko inklusiboak aldarrikatzea zen, eta, bestetik, La Palmako El Pasoko Club Atletismo Brisas-i laguntzea, Cumbre Vieja sumendiaren errautsen azpian lurperatuta geratu zena.
Lasterketak 24 ordu iraun zuen, eta, txandaka, 290,36 kilometro egin ziren. Guztira, Basauriko Bertako Atletismo Egokituko Klubeko – Javi Conde 55 atletak hartu zuten parte lasterketan (guztiak ezgaitasuna duten atletak). Egindako kilometro bakoitzeko, erakundeak diru-kopuru bat eman zion kanarietako klubari. Lehen pertsonan jasan dituen kanarietako kluba; errautsez estalita geratu zen atletismo-pista sumendiaren erupzioaren ondorioz.
Club Atletismo Brisas de los Llanos de La Palma-ri eman zaion ekarpena bat egin nahi izan zuten erakundeen elkartasunaren emaitza izan da. Alde batetik, bizkaiko klubaren beraren ekarpena. Bestalde, babesleek, besteak beste, Grupo Eibar-ek, 10 euro eman ditugu egindako kilometro bakoitzeko. Era berean, Trasnmiera eta Kukurrustu kantabriar klubak ere bat egin zuten ekimenarekin, beren harri-koskorra ekarriz. Kirolari, erakunde eta babesleen elkartasunari esker, 3050 euro eman zitzaizkion La Palmako sumendiaren ondorioak lehen pertsonan jasan zituen kanarietako klubari.
Joko Paraolinpiko inklusiboen aldarrikapenari dagokionez, #downparis2024-rekin ari gara lanean. Goiburu horretatik salatzen da down sindromea duten kirolariek ezin dutela Joko Paraolinpikoetan parte hartu, eta, horregatik, zenbait ekimen egin dira arazoa agerian jartzeko: 100.000 sinadura baino gehiago jaso dira change.org-en, eta ekimena Senatura eraman da.
aitortu zuenez [paralinpiko atleta ohia, jokoetan 9 domina (7 urre eta 2 zilar) ] Marca egunkariari: “Ezgaitasun intelektuala eta Down-en sindromea duten kirolariek jasaten duten injustizia deuseztatu behar da, 21 urte igaro dira Sidney 2000ko tranpa famatutik (Espainiako saskibaloi-taldeko zenbait jokalarik ez zuten adimen-minusbaliotasunik) eta Tokion banatu ziren 1.617 dominetatik, 63 bakarrik izan ziren adimen-minusbaliotasuna zuten pertsonentzat. Down-en sindromea zuen kirolaririk ez zuen parte hartu, eta 2000. urtekoa berriro gerta ez dadin tresnak eta mekanismoak daude. Gure lana bidegabekeria hori agerian uztea da“. Ematen ari diren urratsak sendoak dira, eta helburutik gero eta hurbilago gaude.
Atletismoko 24 orduetan ere zailtasunak izan zirela aitortu du Javier Condek. Gehienak egun hartan bizi izandako eguraldiaren ondorio izan ziren. Goizaldean hotza edo haize gogorra izan ziren oztopo nagusiak; hala ere, egoera horiek puntu epikoagoa eman zioten atletismoari.
Club de Atletismo Adaptado -Ascensores Bertako- Javi Conde-ek antolatutako proba arrakastatsua izan zen, eta Grupo Eibar harro gaude Joko Paraolinpiko inklusiboagoak aldarrikatzen laguntzeagatik eta La Palmako Club Atletismo Brisas de los Llanos-eri diruz lagundu ahal izateagatik.
Add comment