Grupo Eibar-en bulegoetako ateak zabaldu dira Xabi Zurutuza, motoziklismoan etorkizun oparoa duen gaztea, hartzeko, eta zeinekin lankidetzan aritzea atsegin dugun. Gipuzkoako pilotu gaztearekin dugun konpromiso hori Grupo Eibar-ek kirolaren alde egindako apustua da, eta gure lurraldeko etorkizun oparoko gazteen kirol- eta pertsonal-hazkundean dugun konpromisoa sinbolizatzen du.
Xabi Zurutuza MTA Team-eko pilotu berri gisa aurkeztu zuten joan den urtarrilean Italian, eta taldea abian jartzean, Alessandro Tonucci manager eta pilotu ohiak nabarmendu zuen “pistan egiteko gai dena” ikusi zuela taldeak. Halaber, “itxaropen handiak dituztela harengan” adierazi zuen. Legazpiarrak pilotu gisa duen irudi ona urte askoko lanaren emaitza izan da eta, batez ere, azken denboraldi honetan lortutako emaitzena. Denboraldi honetan, bost podio lortu ditu (besteak beste, bi garaipen), azken lasterketara arte titulua lortzeko borrokan aritzea ahaldundu zutelarik.
Aurkezpen horretan, gure babestuak beti bezain anbizio handia agertu zuen, eta argi duela zer helburu duen adierazi zuen: MotoGP-ra iristea eta, ahal badu, Munduko Txapelduna izatea. Epe laburrean, Moto3 kategorian bi urtez egon ondoren, Munduko Txapelketara jauzi egin nahi du. Araudiaren aldaketak Munduko Txapelketara 18 urte bete baino lehen iristea eragotziko dio edozein piloturi; Xabi Zurutuzak zirrikituren baten bila dabil: “Munduko txapelketara igotzeko, 18 urte beteta izan behar dira edo Moto3ko Txapelduna izan behar da; beraz, adinez nagusi izan baino lehen iritsi nahi badut, titulua lortzen saiatu beharko dut”. Bere hitz hauek argi eta garbi erakusten dute gazte legazpiar honen nahia ez ezik, DNA lehiakorra, lana, konstantzia eta ahalegina ere. Zorte on Xabi!
ELKARRIZKETA XABI ZURUTUZARI
Donostiako gure bulegoetara egindako bisitaren ondoren, pilotuak galdera batzuei erantzun zien. Honela, bere ibilbidearen sekretu batzuk eta hurrengo urteetarako helburuak ezagutu genituen.
- Nola hasi zinen motoziklismoaren munduan?
Gabonetan oparitu zidaten Quad batean hasi nintzen motorrean ibiltzen bi urte eta erdirekin.
- Nola uztartzen da goi-mailako kirola eta ikasketak?
Zaila da elkartzea, baina irakasleei esker ondo ari naiz. Azkenean, motorrak gustatzen bazaizkizu, bidaiatzea tokatzen zaizu, eta horrek gehiago saiatzera eta bi gauzak bateratzera behartzen zaitu.
- Zer dakar zure probintziako enpresen laguntza jasotzeak?
Niretzat dena dira. Kirol honek ahalegin ekonomiko handia eskatzen du eta Grupo Eibar bezalako enpresak zurekin egotea harro sentitzekoa da. Babeslerik gabe, ez nintzateke egongo orain nagoen tokian.
- Unerik zoriontsuena motorraren gainean?
Erraza da, eta ez da bakarra. Igotzen naizen bakoitzean.
- Motoziklismoan bete beharreko ametsa?
MotogGP-ko Munduko Txapelduna izatea.
- Zure ustez, non ikusiko dugu Xabi Zurutuza hemendik 10 urtera?
Nire karrera doan bezala, MotoGP-ko parrillan egotea espero dut.
- Zein da zure erreferentea motorraren munduan? Eta bizitzan?
Nire bi kirol-erreferenteak Marc Márquez eta Casey Stoner dira, zeinekin pilotatzeko modua partekatzen dudan. Gainera, bi pertsona on direla uste dut. Bizitzan, gurasoak, beti nire ondoan egon direnak, sakrifikatzen eta nire ametsa lortzen laguntzen.