IRUN · ErdiGain 4·5
DENA SALDUTA
IRUN· ErdiGain 4·5
DENA SALDUTA
1, 2, 3 eta 4 logelako etxebizitza argitsuak terrazekin
1, 2, 3 edo 4 logela, zure behar eta aurrekontura gehien egokitzen dena.
Terrazak bai edo bai, orain inoiz baino gehiago lasaitua behar duzu… etxetik atera gabe
Akabera guztiak zuk aukeratzen dituzu aukera askoren artean, zure etxebizitza bakarra izan dadin.
Erdigunea gertu, oinez bost minutuan Kolon Pasealekuan, Ensanche Plazan, Luis Marianoko merkataritza-gunean, topoaren geltokian…
Garaje itxiak banakako ate motordunarekin.
Grupo Eibarrek 4. eta 5. blokez osaturiko fase berria aurkezten duelako. Maitemindu zaitez bere terrazekin, ikuspegiekin, kokapenarekin, kalitateekin eta aukera ugariekin.
Eraikin modernoa da, hain balorazio onak jaso dituen lehen fasearen diseinu eta akaberaren sendotasunari eusten diona eta merkatuan izan duen harrerak gure itxaropen onena gainditu duena.
Gure proiektuaren fase berri honek erabat hiritarra den eraikin bat ixten du, guztiz finkatuta dagoen eremu batean, zure egunerokoan behar dituzun zerbitzu guztiekin: ikastetxeak, medikuak, garraioak, saltokiak…zure bizitza errazagoa egiten duena, hainbeste denboran bilatu duzuna.
Zure terraza, zure altxorra
Terraza, gure etxearen luzapen bat da, batzuetan “kalean” gozatzeko leku bat, beste batzuetan bakardadearen babeslekua.
Orain, inoiz baino maiteago, polita jarriko dugu eta gure etxebizitzako beste gela bat bezala baloratuko dugu, hilabete beroenetan etxeko erregina bihurtuko dena.
Erdigaingo terrazak bakarrik edo bikotearekin, familiarekin, lagunekin…bizitzeko pentsatuta daude… Terraza duenak altxorra dauka.
Erdigain, Irungo terraza.
Zuk aukeratu: 1, 2, 3 edo 4 logela, zure behar eta aurrekontura gehien egokitzen dena.
· Bi fatxadetara terrazak dituzten atiko ikusgarriak
· Etxebizitza guztiek terraza bat dute hegoaldean egun osoan eguzkiarekin
· Etxebizitzatik igogailuan sarbide zuzena duten garajeak
· Guztiz hornitutako sukaldeak, horma-armairuak logela guztietan
· Bainugela nagusia, guztiz hornitua eta altzariekin
Zure beharretara molda ezazu
Eta dena zure gustura egon dadin, zure etxebizitza pertsonalizatzeko eta zure beharretara egokitzeko aukera eskaintzen dizugu.
Zure etxe berrirako aukeratzen dituzun xehetasun guztietan laguntzeko eta aholkatzeko zerbitzu esklusiboa izango duzu, GRUPO EIBARen kalitate-berme gorenarekin.
Aukerak eta baldintzak kontsultatu
PROMOZIOAREN KOKAPENA
Comments are closed